Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleek antolatu dute, RSMEren ehungarren urteurrena ospatzeko
Leioa, 2011ko urriaren 7a. Asteburu honetan, EMS-RSME Mathematical Weekend izango da Bilbon, Zientzia eta Teknologia Fakultateko (UPV/EHU) Matematika Saileko irakasleek antolatutako nazioarteko hitzaldi bat. Ehun matematikarik baino gehiagok parte hartuko dute, bai Europatik etorrita, bai beste hainbat herrialdetatik etorrita, esate baterako, Kanada, Estatu Batuak eta Errusia.
Ekitaldia urriaren 7tik 9ra izango da, Bizkaia Aretoan, UPV/EHUren Abandoibarrako areto nagusian. Matematikaren Espainiako Errege Elkartearen (RSME) ehungarren urteurrena ospatzeko antolatu da, eta Matematikaren Europako Elkarteak ere (EMS – European Mathematical Society) parte hartuko du. Continuar leyendo ‘EMS-RSME Mathematical Weekend Bilbon’


