Zientzia eta Teknologia Fakultateko zientzialariek Crassostrea gigas ostrak itsas kutsaduraren kostu txikiko bioadierazle gisa dituen ezaugarriak aurkitu dituzte. Leioan egindako Espainiako Geologia Elkarteko 45. jardunaldi zientifikoan 30 ikerketa berri aurkeztu ziren.
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak pasa den azaroaren 28an (ostirala), Gradu Aretoan eta atxikitako gelan, Espainiako Geologia Elkarteko 45. jardunaldia jaso zuen eta bertan Penintsulako, Marokkoko eta Latinoamerikako hainbat herrialdeetako 30 ikerketa lan berri aurkeztu ziren. Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako ekarpen berriak GEOGACETA argitalpenean bilduko dira.
Bizkaiko Campusean aurkeztu ziren ikerketa lan berrien artean daude: “Mendaroko Aizkoltxoko Holozeno aztarnategiko ornodunen fauna”, “Sopelanako hondartzako inbertsioaren tektonika” eta Marokkoko Atlas Garaiko Iouaridène-ren sinklinalaren prospekzio paleoiknologikoak.