Emma Orivek sari bat jaso du X. Euskoiker Ikerketa Sarien Edizioan | Emma Orive galardonada en la X Edición de los Premios de Investigación Euskoiker

Fundazioak katedradunari aitortu dio estuario eta kostako uren fitoplanktonaren ikerketan izan duen ibilbidea.

La Fundación reconoce su trayectoria en la investigación del fitoplancton de estuarios y aguas costeras.

Emma Orive en Euskoiker

Emma Orive en Euskoiker

Emma Orivek, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakutateko Ekologia katedradunak, saria jaso du 2008ko Euskoiker Sarien X. edizioan, estuario eta kostako uren fitoplanktonaren komunitateen inguruan egin dituen ikerketengatik. Ikerketa horiek oso garrantzitsuak dira, fitoplanktona itsas animalia askoren elikagaia baita. Gainera, fitoplankton espezie batzuk toxikoak dira eta biztanleriari eragiten diote moluskuen kontsumoaren bitartez.

Euskoiker (Unibertsitate-Enpresa Ikerketa Fundazioa) 1979.an sortu zen, UPV/EHUren, hiru foru aldundien eta Euskal Herriko Merkataritza Ganbaren eskutik, Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko harremanak bultzatzeko helburuz. 1999.an sariak ematen hasi zen, ikerketarako eta giza, zientzia eta teknologia garapenerako pizgarri izateko.

Emma Orive irakasleak eta bere ikerketa taldeak aurrera eramandako ikerketen helburu nagusia da ezagutzea zein faktorek eragiten duten estuarioetan eta itsasoan fitoplanktona (alga mikroskopikoak) ugaritzea eta eratzea, batez ere Euskal Herria eta Kantabriari dagokionez, baina antzeko ezaugarriak dituzten eremuetara orokortzeko asmoz.

Alga hauek oso garrantzitsuak dira: itsasoko elikadura-sareen oinarria dira, eta sare horren buruan daude arrai, hegazti eta ugaztunak.  Alga hauen ezaugarrietako bat da aldeko baldintzak dituztenean masiboki hazten direla; horri, bloom edo loraketa fitoplanktonikoa deritzogu.

Oso txikiak diren arren, dentsitate handiak lortzen dituztenean ura koloreztatzen dute. Horregatik, loraketa horiei marea gorria deitzen zaie. Hala ere, ez dira beti kolore gorrikoak: kolorea berdea, marroia edo zuria eman diezaiokete urari; edozein kolore urdina izan ezik.

Printzipioz, hazte horiek onuragarriak dira sare trofikoetarako, arrainak elikatzen dituzte eta. Izan ere, itsasoan oso zona gutxitan dago fitoplankton ugari (estuarioak eta kosta adibidez). Leku horietara joaten dira arrantzaleak, badakitelako arrain gehiago dagoela fitoplankton ugari dagoen tokian. Gaur egun, algak sateliteetan ezarritako sentsoreen bidez antzematen dira. Sentsore horiek itsasoaren erradiazioa eta erradiazio horren kopurua neur dezakete, baina erradiazioaren kopuru eta kalitatea fitoplankton kopuruaren araberakoa izaten da neurri handi batean.

Dena dela, kasu batzuetan, alga toxikoak hazten dira eta toxikotasun hori elikadura-sare osora transferitzen da. Merkatuan saltzen diren espezietara iristen da (moluskuak, esaterako), eta, gero, kontsumoaren bitartez gizakiraino. Kasu horretan, arazo larriak sortzen dituzte zonako osasunean eta ekonomian.

Alga horiek hain dira txikiak ezen horiek aztertzeko mikroskopio optiko bat behar dugu gutxienez, baina oso gutxitan ikus daitezke ondo mota horretako mikroskopioen bitartez. Orokorrean, alga horiek identifikatzeko, mikroskopio elektronikoak eta proba genetikoak erabili behar dira.

Toxikotasuna ez da arazo larria Euskal Herriko estuarioentzat; izan ere, moluskuaren hazkuntza eremu gutxi batzuetara murrizten da. Hala ere, fitoplanktona, toxikoa ez denean ere, txarra izan daiteke uraren kalitaterako: gehiegi hazten denean, uraren oxigenoa desagertzen da.

Euskoikerrek, X. edizio honetan, Emma Oriveren lana saritzeaz gain, beste proiektu hauek ere saritu ditu: Josu Aguirrebeitia, freno urkilaren dinamika eta estatika karakterizazioa; Juan Antonio Quirós, erdi-aroko herrien arkeologia; eta Imanol Zubero, baloreen igorpenaren egoera Bizkaia eta Gipuzkoako derrigorrezko hezkuntzan.

–oOo–

Emma Orive, catedrática de Ecología de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU ha sido premiada en la edición 2008 de los Premios Euskoiker por sus trabajos de investigación sobre las comunidades de fltoplancton en los estuarios y aguas costeras. La importancia del estudio se basa en la trascendencia que tiene el fitoplancton para la alimentación de los animales marinos y porque algunas especies de fitoplancton son tóxicas y afectan a la población a través del consumo de moluscos.

La Fundación Investigación Universidad Empresa, Euskoiker, es una institución privada constituida en 1979 por la UPV/EHU, las tres diputaciones forales y las cámaras de Comercio del País Vasco, con el objetivo de fomentar las relaciones entre la Universidad y la Empresa. En 1999 instauró sus premios con el objetivo de servir de estímulo a la Investigación y al desarrollo humanístico, científico y tecnológico

Los trabajos de investigación desarrollados por la profesora Emma Orive y su grupo de investigación, tienen como principal objetivo conocer los factores que influyen en la abundancia y composición del fitoplancton (algas microscópicas) en los estuarios y aguas costeras, con especial referencia al País Vasco y Cantabria, pero generalizable a otras áreas de similares características

La importancia de estas algas radica en que son la base de las redes alimentarias marinas, que acaba en  peces, aves  y mamíferos. Una característica de estas algas es que cuando tienen condiciones favorables crecen masivamente formando lo que se conoce como bloom o floración fitoplanctónica.

Aunque son muy pequeñas, cuando adquieren densidades altas colorean el agua, de ahí que a estas floraciones se les llame mareas rojas, aunque no siempre son de ese color; pueden colorear el agua de verde, marrón, blanco, cualquier color menos el azul.

En principio, estos crecimientos son beneficiosos para las redes tróficas porque así alimentan a los peces. De hecho, hay muy pocas zonas en el mar, entre las que se encuentran los estuarios y la costa, donde el  fitoplancton es abundante y ahí es donde van los pescadores porque saben que donde hay  mucho fitoplancton hay  más peces. Actualmente, estas algas se detectan desde sensores instalados en satélites que son capaces de medir la radiación emitida por el mar y la cantidad y calidad de esta radiación depende en gran medida de la cantidad de fitoplancton.

Pero en ocasiones lo que crecen son algas tóxicas y el tóxico se transfiere a través de toda la red alimentaria y llega a especies de interés comercial como los moluscos y por consumo de éstos a las personas. En este caso, los trastornos que causan en la salud y en la economía de la zona son graves.

Estas algas son tan pequeñas que para estudiarlas necesitamos como poco un microscopio óptico, pero raramente se pueden ver bien con este tipo de microscopio; para identificarlas  generalmente hay que utilizar microscopios electrónicos y pruebas genéticas.

La toxicidad de algunas de estas algas no es un problema grave para los estuarios del País Vasco, donde el cultivo de moluscos está restringido a unas pocas áreas. Sin embargo, el fitoplancton, aún sin ser tóxico, puede ser nocivo para la calidad del agua cuando crece excesivamente porque  provoca la desaparición del oxígeno del agua.

Junto a Emma Orive, Euskoiker ha premiado en esta X edición los proyectos de Josu Aguirrebeitia, Juan Antonio Quirós e Imanol Zubero, en el campo de caracterización estática y dinámica de horquillas de freno, arqueología de las aldeas medioevales y la situación sobre la transmisión en valores en la enseñanza obligatoria en Bizkaia y Gipuzkoa, respectivamente.

—oOo—

0 Respuestas to “Emma Orivek sari bat jaso du X. Euskoiker Ikerketa Sarien Edizioan | Emma Orive galardonada en la X Edición de los Premios de Investigación Euskoiker”



  1. Deja un comentario

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.




UPV/EHU
ZTF-FCT

Q2006 A2016

facebook facebook

Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

enero 2009
L M X J V S D
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 5.890.239 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.
Follow on WordPress.com

A %d blogueros les gusta esto: