Parkinsona duten animalietan eta gaixoetan garun barruko transplanteen eraginkortasunari buruz egin dituen ikerketak azaldu ditu Bioforoan | Explica en el Bioforo sus investigaciones sobre la eficacia del trasplante intracerebral en animales y pacientes con Parkinson

José López Barneo
José López Barneok UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko hitzaldi batean parte hartu du, gaur, eta bere ikerketan lortutako aurrerapausoak agertu ditu, Parkinson gaixotasunera zuzendutakoak, batez ere. Gaixotasun honetan dopamina produzitzen duten neuronak hiltzen dira eta karotideo gorputzean substantzia hau kopuru handitan aurkitzeak José López Barneo ikerketak egitera bultzatu zuen, Parkinsona zuten animalietan eta gaixoetan garun barruko transplanteen eraginkortasuna buruz. Hala, zelula terapian lan egiteaz gain, Parkinsonean neurona degenerazioaren etiopatogenian lanean dihardu.
Fisiologian katedraduna da Sevillako Unibertsitatean eta aditua gaixotasun degeneratiboen arloan; espero du bere ikertzaile taldea gizakietan saiakuntza klinikoa egiten hasteko prest egotea laster; hau da, Parkinsona duten gaixoei in vitro bidez sortutako neuronak transplantatzea, gorputz karotideoaren zelula ametatik abiatuz. López Barneok uste du aurkikuntza hau gizakien klinikara “eramatea” zaila dela, “ maila zientifikoan nahiz maila teknikoan”; izan ere, Medikamentuen Agentzia Espainiarrak murrizketak ezartzen dizkio medikamentu bezala erabiliko den edozein materiali.
Seguir leyendo ‘José López Barneo Fakultatean | José López Barneo en la Facultad’