3 eta 17 urte arteko 400 neska-mutilek Metodologia Zientifikoarekin egin dituzten ikerketa proiektuak aurkeztuko dituzte UPV/EHUn | 400 niños de 3 a 17 años presentan en la UPV/ EHU sus proyectos de investigación realizados con Metodología Científica
Ekainaren 8an, lehen eta bigarren hezkuntzako 3 eta 17 urte bitarteko 400 ikaslek beren ikerketa proiektuen emaitzak aurkeztu zituzten, UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Ikasleak pasa den urtarriletik aritu dira lanean ikerketa proiektu horiek burutzeko.

ikertzen ikasteko ikertu beharra dago | a investigar se aprende investigando
Proyecto Meninas izeneko ekimen berritzaile hau batera antolatu dute Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Getxoko Berritzeguneak (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dagoen Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroa). Esperientzia honen helburua izan da ikerketa proiektuak eta metodo zientifikoa irakaskuntza ez-unibertsitarioan sartzea. Ekimenean, lehen hezkuntzako 1000 ikasle baino gehiagok eta bigarren hezkuntzako 300 ikaslek parte hartu dute, 10 ikastetxekoak (Haur-lehen hezkuntzako 6 -Legardalde, Lemoiz, Zipiriñe, Zubileta, Larrañazubi, Andra Mari- eta bigarren hezkuntzako 4 – Mungia, Aixerrota, Uribe Kosta eta Fadura-); ikastetxe guztiak Getxoko Berritzegunearen eremukoak dira.