Josué Tonelli, medalla de Oro en XIV Olimpiada Iberoamericana de Física celebrada en Chile | Josué Tonellik urrezko domina eskuratu du Txilen izan den Fisikako XIV. Olinpiada Iberoamerikarrean

Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikasle gazte honek beste sari bat gehitu die 2009ko Olinpiada Zientifikoetan bereganatutako beste hiru dominari | El joven alumno de la Facultad de Ciencia y Tecnología suma este nuevo galardón a otras tres medallas de las Olimpiadas Científicas 2009

OlimMatePeru

Josué Tonelli, antiguo alumno de Bachillerato en el Colegio Maristas de Bilbao y actualmente estudiante de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV, ha resultado merecedor de la medalla de Oro en la XIV Olimpiada Iberoamericana de Física, celebrada recientemente en la Universidad Andrés Bello de Santiago de Chile.

La Olimpiada Iberoamericana es una competición de alto nivel destinada a estudiantes de enseñanza media procedentes de España, Portugal y países Iberoamericanos. En esta última edición, organizada por sociedades científicas y grupos de profesores con el objetivo  de estimular el estudio de la Física y el desarrollo de jóvenes talentos, participaron más de 70 estudiantes.  La competición tuvo lugar entre los días 27 de septiembre y 3 de octubre.

Josué Tonelli ha asistido durante los dos últimos años al Taller de Matemáticas organizado por el Departamento de Matemáticas de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV, un programa sin coste económico alguno para los participantes, que se inició hace cinco años con el objetivo de entrenar a los jóvenes alumnos de Bachillerato para la Olimpiada Matemática. El Taller busca estimular la originalidad y el ingenio abordando los problemas matemáticos desde la vertiente de la lógica y el razonamiento pero siempre con un planteamiento lúdico en el que la actividad se presente más como un juego que como una continuación académica de sus estudios en la enseñanza secundaria.

Según ha declarado Josu Sangróniz, iniciador junto a otros profesores de esta actividad, y tutor de Tonelli, que actualmente cursa el primer año de la licenciatura de Matemáticas en la Facultad de Ciencia y Tecnología, “deseamos que estudiar en nuestro centro le resulte atractivo y fructífero y que sea el germen de nuevos éxitos en el futuro”.

Junto a la nueva medalla de Oro obtenida en Chile, a lo largo de este año, Josué Tonelli ha resultado campeón en la Olimpiada Matemática autonómica, y ha obtenido la Medalla de Bronce en la 45 Olimpiada Matemática española y la Medalla de Plata en la 20 Olimpiada española de Física.

Taller de Matemáticas

Desde el curso 2004-2005, el edificio de la UPV en la calle Banco de España de Bilbao, acoge una vez por semana los cursos de “Taller de Matemáticas”, una actividad que reúne a unos 40 alumnos de bachillerato todos los miércoles de 17 a 18:30 horas. No se trata de clases de recuperación, el objetivo es enseñar “matemáticas distintas”, buscando el camino del razonamiento.

Las Matemáticas suelen considerarse con frecuencia una disciplina aburrida que se impone estudiar por obligación y sólo accesible en toda su extensión a unos pocos especialmente dotados.  Todavía hoy se acepta con naturalidad, cuando no con cierto grado de complicidad, la socorrida disculpa de “yo  soy de letras” para justificar el des-conocimiento de cualquier cuestión matemática de cierta complejidad.

No se puede negar que las matemáticas, como cualquier otra ciencia, exigen trabajo y disciplina. Sin embargo, la satisfacción intelectual que supone resolver alguno de sus problemas recompensa con creces el esfuerzo. Se podría pensar que esta sensación sólo la puede experimentar quien se dedique profesionalmente a las matemáticas, pero en el fondo no es muy distinta a la que tiene cualquier aficionado a los pasatiempos y problemas de ingenio cuando consigue dar con la solución de alguno de ellos. Este tipo de cuestiones tiene muchas veces un claro contenido matemático que, aunque se reconozca como tal, no suele merecer demasiada atención, seguramente porque la imagen que se tiene de las matemáticas útiles está mucho más ligada a rutinas de cálculo ampliamente ejercitadas durante las etapas escolares que al razonamiento lógico y riguroso característico de esta ciencia.

En el Departamento de Matemáticas de la Facultad de Ciencia y Tecnología piensan que hay un grupo de jóvenes a los que les interesan las matemáticas en general y estos problemas en particular. “Nos parece que quienes de una u otra manera somos responsables de la enseñanza de las matemáticas y de su promoción, estamos obligados a satisfacer y estimular ese interés  por las matemáticas lo que, indudable-mente, contribuirá al desarrollo de ésta y de todas las ciencias en general, para la mayoría de las cuales las matemáticas son una herramienta indispensable”.

—oOo—

Josué Tonellik, Bilboko Maristas Ikastetxean batxilergoko ikaslea izandakoak eta egun UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ikaslea denak, urrezko domina irabazi du berriki Santiagoko Andrés Bello Unibertsitatean ospatu den Fisikako XIV. Olinpiada Iberoamerikarrean.

Olinpiada Iberoamerikarra goi mailako norgehiagoka da, Espainiatik, Portugaldik eta herrialde iberoamerikarretatik datozen irakaskuntza ertaineko ikasleei zuzendua. Aurtengoa fisikako ikasketak sustatzeko eta talentu gazteak garatzeko helburuarekin antolatu zuten sozietate zientifikoek eta irakasle taldeek eta, bertan, 70 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten.  Norgehiagoka irailaren 27tik urriaren 3ra izan zen.

Azken bi urteotan Josué Tonelli UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailak antolatzen duen Matematika Tailerrean izan da. Tailer hau ikasleei inolako kostu ekonomikorik ez dakarkien programa da eta duela bost urte hasi zen, batxilergoko ikasle gazteak Olinpiada Matematikorako prestatzeko asmoz. Tailerraren helburua originaltasuna eta asmamena bizkortzea da, problema matematikoei logikaren eta arrazoibidearen ikuspegitik helduz, baina, beti, planteamendu ludikoan oinarrituta, jarduera jolasa bailitzan aurkezten baita, eta ez hainbeste bigarren mailako irakaskuntzako ikasketen jarraipen akademiko gisa.

Beste irakasle batzuekin batera jarduera honen eragilea izan zen Josu Sangrónizek adierazi duenez, “honen helburua da gure ikastegian ikastea erakargarria eta emankorra izan dadila eta etorkizuneko arrakasta berrien hazia izan dadila”. Sangróniz, gainera, Tonelliren tutorea da, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematikako lizentziaturako lehenengo mailan.

Txilen lortutako urrezko dominarekin batera, aurten Josué Tonellik Matematikako Olinpiada Autonomikoko txapela, Matematikako Espainiako 45. Olinpiadako brontzezko domina eta Fisikako Espainiako 20. Olinpiadako zilarrezko domina lortu ditu.

Matematika Tailerra

2004/2005 ikasturteaz geroztik, UPV/EHUk Bilboko Espainiako Bankua kalean duen eraikinean “Matematika Tailerra” ikastaroak egiten dira astean behin, asteazkenero, 17:00etatik 18:30era, eta, bertan, batxilergoko 40 bat ikasle biltzen dira. Ez dira errekuperazioko eskolak; aitzitik, helburua “matematika beste era batera” irakastea da, arrazoibidearen bidea bilatuz.

Matematika irakasgai aspergarritzat jotzen da maiz, derrigor ikasi beharrekoa eta bere osotasunean bereziki dohaindutako gutxi batzuentzat bakarrik eskuragarri dagoena.  Egun oraindik ere naturaltasun osoz onartzen da, eta, batzuetan, nolabaiteko konplizitatez ere bai, «nik letrak ikasi ditut» aitzakia lagungarria, nolabaiteko konplexutasuna duen edozein arazo matematikoren inguruko ezjakintasuna zuritzeko.

Ezin uka daiteke matematikan, beste edozein zientziatan bezala, lana eta diziplina behar direla. Alabaina, problema matematikoren bat ebazteak ematen duen poztasun intelektualak ondo saritzen du egindako ahalegina. Pentsa liteke sentsazio hori matematikan profesionalki diharduenak bakarrik izan dezakeela, baina, funtsean, sentsazioa ez da denbora pasak eta buru azkartasuneko problemak gustuko dituenak horietako bat asmatzean duen sentsaziotik oso ezberdina. Halako jarduerak askotan matematikarekin erlazionatuta egoten dira argi eta garbi, baina, hori hala dela onartu arren, ez zaio arreta handirik eskaintzen, ziurrenik matematika erabilgarriari buruz dugun irudia lotuagoa dagoelako eskola garaian sakon garatzen diren kalkulu ohiturei, zientzia horren bereizgarri den arrazoibide logiko eta zehatzari baino.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Matematika Sailak uste du badagoela oro har matematikan eta, bereziki, halako problemetan interesa duen gazte talde bat. “Gure iritziz, era batera edo bestera matematika irakasteaz eta sustatzeaz arduratzen garenok derrigortuta gaude matematikarekiko interes hori asetzera eta bultzatzera; horrek, zalantzarik gabe, arloa garatzen lagunduko du, baita oro har zientzia guztiak ere, hauetako gehienetarako matematika ezinbesteko tresna baita”.

0 Responses to “Josué Tonelli, medalla de Oro en XIV Olimpiada Iberoamericana de Física celebrada en Chile | Josué Tonellik urrezko domina eskuratu du Txilen izan den Fisikako XIV. Olinpiada Iberoamerikarrean”



  1. Deja un comentario

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.




UPV/EHU
ZTF-FCT

Q2006 A2016

facebook facebook

Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

noviembre 2009
L M X J V S D
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 5.680.332 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.
Follow on WordPress.com

A %d blogueros les gusta esto: