Zientzia eta Teknologia Fakultateko Antropologia Saileko irakasle Esther Rebatok domina akademikoa jaso du Pragan | Esther Rebato, profesora del Departamento de Antropología de la Facultad de Ciencia y Tecnología recibe una Medalla Académica en Praga

Concedida a propuesta de la Sociedad Checa de Antropología, la distinción Aleš Hrdlička  premia su colaboración científica y formativa | Txekiar Errepublikako Antropologia Elkartearen proposamenari jarraiki, zientziaren eta prestakuntzaren arloan elkarlanean aritzeagatik eman zaio Aleš Hrdlička saria

Esther Rebato

Zientzia eta Teknologia Fakultateko (UPV/EHU) Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko irakasle Esther Rebatok Aleš Hrdlička domina akademiko entzutetsua jaso du, Txekiar Errepublikako Antropologia Elkarteak eta Estatu Batuetan jardun zuen zientzialari horren jaioterri Humpolec hiriak egindako proposamenari jarraiki. Domina Antropologia Fisikoaren arloko eta esparru zientifiko, kultural eta sozialeko pertsona gailenei ematen zaie.

Esther Rebato doktoreari Txekiar Errepublikako hainbat elkarte eta erakundek hala proposatuta eman zaio domina. Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslearen kasuan, “ikasle txekiarren prestakuntzan laguntzeagatik, irakasle eta ikasleekin truke hitzarmenak ezartzeagatik eta Pragako Charles Unibertsitatearekin arlo zientifikoan elkarlanean aritzeagatik” eman zaio saria.

Nazioarteko sari hau bost urtez behin ematen da eta aurtengoa irailaren 2tik 5era Pragan eta Humpolec hirian (Txekiar Errepublika) ospatu zen “Aleš Hrdlička Nazioarteko V. Antropologia Biltzarra. Quo vadis homo…societas humana?” biltzarraren baitan eman da. Biltzarra bost urtez behin izaten da Aleš Hrdlička (1869-1943) irakaslearen omenez, Humpolec hirian jaioa baitzen, nahiz eta, ondoren, Estatu Batuetara joan zen eta New Yorkeko  Smithsonian Institution erakundean aritu zen lanean, hil zen arte. Antropologia Fisikoaren sortzaileetako bat dela esaten da. Ekitaldia 2009ko irailaren 4an izan zen, Humpolec hiriko udaletxeko ekitaldi aretoan.

1959az geroztik, Txekiar Errepublikak mundu osoko konpositore, artista, politikari eta unibertsitateko irakasle ugariri eman die sari hau, baina hau domina akademikoa Espainiari ematen zaion lehen aldia da.

Rebato irakasleak 1999az geroztik dihardu Pragako Charles Unibertsitatearekin elkarlanean, prestakuntza eta ikerketa lanetan. Txekiar Errepublikatik etorritako Erasmus ikasleen tutorea izan da Euskal Herrian eta eskolak eman ditu Pragako Charles Unibertsitateko udako ikastaroetan. Era berean, Antropologia Fisikoko testu baten koeditorea da, herrialde horretako zenbait irakaslerekin batera.

Esther Rebatoren ikerketa ildoek elikaduraren antropologian, auxologian eta giza ekologian jartzen dute arreta. Egun garatzen ari den lanen artean “Obesidad en familias de etnia gitana del Gran Bilbao. Aspectos sociales y de género” proiektua dago. Horren haritik, ijito etniako familietan gizentasun fenotipoen zenbait faktore genetiko eta ingurumeneko aztertuko ditu gutxienez bi urtez. Ikerlan epidemiologikoen esparruan, ikerkuntza lan sakona egin du Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren bi sexuetako “unibertsitateko ikasleen elikadura egoerari eta gorputz irudiaren pertzepzioari” buruz.

—oOo—

Esther Rebato, profesora del Departamento de Genética, Antropología Física y Fisiología Animal de la Facultad de Ciencia y Tecnología (UPV/EHU) ha recibido la prestigiosa medalla académica Alex Hrdlièka, a propuesta de la Sociedad Checa de Antropología y de la ciudad de Humpolec, donde nació este científico que ejerció su carrera en Estados Unidos. La medalla premia a las personalidades relevantes en el área de la Antropología Física y las personalidades significativas en la esfera científica, cultural y social.

La medalla impuesta a la doctora Esther Rebato se concede a propuesta de diferentes sociedades e instituciones de la República Checa. En el caso de esta profesora de la Facultad de Ciencia y Tecnología se ha premiado “su contribución a la formación de los estudiantes checos, así como haber establecido acuerdos de intercambio con profesores y alumnos y haber colaborado a nivel científico con la Universidad Charles de Praga”.

El galardón internacional, que se otorga cada cinco años, le fue concedido en el transcurso el “V Congreso Internacional de Antropología Ales Hrdlicka. Quo vadis homo…societas humana?”, celebrado entre los pasados días 2 y 5 de septiembre en Praga-Humpolec, República Checa. El Congreso de celebra cada cinco años en honor del profesor Ales Hrdlicka (1869-1943), nacido en Humpolec y formado en Estados Unidos, donde trabajó hasta su muerte en el Smithsonian Institution, de Nueva York. Está considerado como uno de los fundadores de la Antropología Física. La ceremonia tuvo lugar el 4 de Septiembre 2009, en el salón de actos del Ayuntamiento de la ciudad de Humpolec.

Desde el año 1959, la República Checa ha impuesto esta distinción a un buen número de relevantes compositores, artistas, políticos y profesores de universidades de todo el mundo, pero esta es la primera ocasión en la que la medalla académica recae en España.

La profesora Rebato colabora con la Universidad Charles de Praga desde 1999, en tareas de formación e investigación. Ha tutorizado en el País Vasco alumnos Erasmus procedentes de República Checa y ha impartido clases en los Cursos de Verano de la Universidad Charles de Praga. Asimismo es co-editora de un texto de Antropología Física junto con profesores de este país.

Las líneas de investigación de Esther Rebato se centran en la antropología de la alimentación, la auxología y la ecología humana. Entre los trabajos que desarrolla actualmente se encuentra el proyecto “Obesidad en familias de etnia gitana del Gran Bilbao. Aspectos sociales y de género”, en el que durante un periodo de al menos dos años estudiará algunos de los determinantes genéticos y ambientales de los fenotipos de obesidad en familias de etnia gitana. Dentro de estos estudios epidemiológicos ha llevado a cabo una amplia investigación sobre el “estado nutricional y la percepción de la imagen corporal en universitarios” de ambos sexos residentes en la Comunidad Autónoma Vasca.

—oOo—

0 Responses to “Zientzia eta Teknologia Fakultateko Antropologia Saileko irakasle Esther Rebatok domina akademikoa jaso du Pragan | Esther Rebato, profesora del Departamento de Antropología de la Facultad de Ciencia y Tecnología recibe una Medalla Académica en Praga”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .




UPV/EHU
ZTF-FCT

Q2006 A2016

facebook facebook

Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

noviembre 2009
L M X J V S D
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 5.630.364 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.
Follow on WordPress.com

A %d blogueros les gusta esto: