UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak zientzia honetako azken aurrerapenei buruzko hitzaldi zikloa antolatu du. Joe Silk zientzialari ospetsuak zikloko azken hitzaldia emango du | La Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU organiza un ciclo de conferencias sobre los últimos avances en esta ciencia. El prestigioso científico Joe Silk impartirá la última ponencia
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak kosmologiak azken hamarkadan izan dituen aurrerapenei buruzko hitzaldi zikloa antolatu du. Apirilaren 14tik maiatzaren 19ra izango da. Gonbidatutako hizlariak kosmologiaren arloko eta, bereziki, behaketa bidezko kosmologiaren arloko aditu garrantzitsuak dira.
Zikloak, Zientzia eta Teknologia Fakultateko (UPV/EHU) Fisika Teorikoa Saileko irakasle Jesús Ibáñezek antolatuta, materia iluna eta energia iluna hautemateko etorkizuneko proiektuak nabarmendu nahi izan ditu. Horrela, ikasleek, Unibertsoari buruzko ideien eta behaketen azken garapenen berri ez ezik, etorkizunean dauden aukeren berri ere jasoko dute.
Seguir leyendo ‘Kosmologiako hamarkada liluragarria | Una década prodigiosa en cosmología’