Kimikaren Nazioarteko Urtearen inaugurazioa Bilbon | Inauguración del Año Internacional de la Química en Bilbao

Año de la Química 2011

Año de la Química 2011

Jaime Lissavetzkyk, “Kimika eta kirola” hitzaldiarekin, hasiera eman die UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta AlhóndigaBilbaok antolatutako jarduerei

Jaime Lissavetzky, con la conferencia “Química y deporte” inicia las actividades organizadas por la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU y AlhóndigaBilbao

Bilbo, 2011ko otsailaren 11. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta AlhóndigaBilbaok Kimikaren Nazioarteko Urteari hasiera eman zioten atzo, kirolerako estatu idazkari eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Kimika Zientzietako doktore Jaime Lissavetzkyk emandako “Kimika eta kirola” hitzaldiarekin.

UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekano eta Kimika Zientzietako doktore Esther Domínguezek aurkeztu zuen hizlaria, eta, horrek, kimikaren munduaren eta kirolaren arteko lotura estua agerian utzi zuen, gaiari buruzko anekdotak kontatuz. Lissavetzky Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Kimika Organikoko irakasle atxikia eta, ondoren, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko zientzialari titularra izan zen.

Honako hauek hartu zuten parte Kimikaren Nazioarteko Urtearen inaugurazio ekitaldian: Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea; Isabel Celáa, Hezkuntza sailburua; eta Iñaki Goirizelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

Nazio Batuen (NBE) Batzar Nagusiak 2011. urtea Kimikaren Nazioarteko Urte izendatu du, jendea zientzia honek gizateriaren ongizateari egiten dizkion ekarpenez ohartarazteko helburuarekin. UPV/EHUren Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta AlhóndigaBilbaok bat egin dute urte guztian zehar egingo diren ekitaldiekin eta lehen hiruhilekoa gure bizitzaren arlo guztiei eragiten dien zientzia diziplina honi eskainiko diote.

“Kimika Hutsa Gara” goiburua erabiliz, antolatzaileek jendeak kimika gehiago baloratzea lortu nahi dute, gizartearen beharrak asetzeko, gazteen artean interesa sustatzeko eta kimikaren etorkizun sortzailearekiko gogoa pizteko tresna gisa.

Ildo horri jarraituz, otsailaren 7tik martxoaren 17ra, adin guztietako publikoari zuzendutako jarduerak eskainiko dituzte, zientzia honek izan dituen aurrerapenekin eta gizartean duen eraginarekin zerikusia izango dutenak.

Ekimenen artean, programatutako hitzaldiak azpimarratu behar dira. Jaime Lissavetzkyren hitzaldiaren ondoren, beste hainbat antolatuko dituzte: Bernardo Herradónen “Kimika eta etorkizuna”, Camen Nájeraren “Medikamentuak: natura, inspirazio gisa”, eta Claudi Mansen “Kimika eta sukaldea”. Hitzaldiez gain, hainbat tailer ere gauzatuko dituzte, diziplina honek sorrarazten duen interesa eta jakin-mina areagotzeko asmoz. Horretarako esperimentu errazak egingo dituzte, eta DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako kartel lehiaketa bat antolatuko dute.

—oOo—

Bilbao, 11 de febrero de 2011. La Facultad de Ciencia y Tecnología de la Universidad del País Vasco y AlhóndigaBilbao inauguraron ayer el Año Internacional de la Química, con la conferencia “Quimica y deporte”, impartida por Jaime Lissavetzky, secretario de Estado para el Deporte y doctor en Ciencias Químicas por la Universidad Complutense.

Esther Domínguez, Decana de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU y doctora en Ciencias Químicas, fue la encargada de presentar la figura del ponente. Lissavetzky, que dio a conocer en su charla la estrecha unión entre el mundo de la química y el deporte con anécdotas sobre este tema, ejerció como profesor adjunto de Química Orgánica en la Universidad Alcalá de Henares y posteriormente fue Científico titular en el Consejo Superior de Investigaciones Científicas.

En el acto inaugural del Año Internacional de la Química tomaron parte Iñaki Azkuna, Alcalde de Bilbao; Isabel Celáa, Consejera de Educación; e Iñaki Goirizelaia, Rector de la Universidad del País Vasco.

La Asamblea General de las Naciones Unidas (ONU) ha declarado 2011 como Año Internacional de la Química con el objetivo de concienciar al público en general sobre las contribuciones de esta ciencia al bienestar de la humanidad. La Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU, junto a AlhóndigaBilbao se han sumado a los actos que se celebrarán durante todo el año y dedican su primer trimestre a esta disciplina, implicada en todos los ámbitos de nuestra vida.

Bajo el lema “Somos Pura Química”, los organizadores quieren incrementar la apreciación de la Química como herramienta fundamental para satisfacer las necesidades de la sociedad, promover el interés entre los jóvenes y generar entusiasmo por el futuro creativo de la química.

Con esta visión, entre el 7 de febrero y el 17 de marzo, se ofrecerán actividades dirigidas al público de todas las edades, relacionadas con los avances de esta ciencia y su impacto en la sociedad.

Entre las iniciativas destacan las conferencias programadas. Tras la charla de Jaime Lissavetzky, seguirán las de Bernardo Herradón, “La Química y el futuro”; Carmen Nájera ,“Medicamentos, la Naturaleza como inspiración”, y Claudi Mans, “Química y cocina”. Junto a las conferencias se desarrollarán talleres para potenciar el interés y la curiosidad por esta disciplina, a través de sencillos experimentos, y un concurso de carteles dirigido a estudiantes de ESO y Bachillerato.

0 Responses to “Kimikaren Nazioarteko Urtearen inaugurazioa Bilbon | Inauguración del Año Internacional de la Química en Bilbao”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .




UPV/EHU
ZTF-FCT

Q2006 A2016

facebook facebook

Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

febrero 2011
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 5.565.134 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.
Follow on WordPress.com

A %d blogueros les gusta esto: