Ekimen honen bigarren txanda osatzen duten Batxilergoko 1. mailako 30 ikasleak hartu ditu unibertsitateak
UPV/EHUk, astelehenean, uztailak 18, UPV/EHUren Udako I. Campus Zientifikoan parte hartuko duten bi ikasle taldeetako bigarrenari ongietorria eman dio. UPV/EHUk antolatu ahal izan du Campus Zientifiko hori uztailean zehar Nazioarteko Bikaintasun Campusa delako. Ongietorri ekitaldian izan dira: Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Esther Dominguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa, eta I Campus Zientifikoaren koordinatzaile Aitor Bergara.
Udako Campus Zientifikoak Hezkuntza Ministerioaren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren ekimenez egiten dira. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleengan zientziarako interesa piztea da helburua. Parte hartu ahal izateko ikasleek espediente akademiko nabarmena (gutxienez 7 puntuko nota izan behar dute) behar dute, eta beren bizilekua ez den beste autonomia bateko campusa aukeratu ahal dute.
Campus hauek aldi berean (uztailaren 3tik 30era) ospatzen dira Nazioarteko edo Eskualdeko Bikaintasun Campusak diren 20 unibertsitatetan. Guztira, 1.200 ikaslek parte hartuko dute aurten, 60 unibertsitate bakoitzean. Parte hartzaile guztiek aukera izango dute ikertzaileen zereginarekin lehen harremana izateko, ikerketara hurbiltzeko unibertsitate eta bigarren hezkuntzako irakasleek prestatutako proiektuen bidez. Proiektuek ezagutza zientifiko teknologikoaren arlo nagusiak jorratzen dituzte: fisika, kimika, matematika, natur eta ingurumen zientziak eta lotutako diziplinak.
Seguir leyendo ‘UPV/EHUren Udako I. Campus Zientifikoa bere erdigunera heldu da’