Kristalografia, simetria eta edertasuna

Gotzone Barandika

Guztiok dauzkagu gustuko gauza ederrak. Halere, gehienetan ez diogu galdetzen gure buruari nondik datorren sentsazio hori, zer daukan objektu edota pertsona batek ederra izan dadin. Gizakiaren zein beste izaki bizidunen edertasuna aztertu dutenak ados daude: simetrian dago gakoa.

1. irudia: Tximeleten hegaletan simetriaren edertasuna ikus daiteke.

1. irudia: Tximeleten hegaletan simetriaren edertasuna ikus daiteke.

Simetriarekin batera, osasuna ikusten dugu izaki bizidunetan. Objektu bizigabeetan, berriz, simetria ordenaren armoniarekin uztartzen dugu. Horregatik liluratzen gaituzte harribitxiek; haien formak, koloreak eta distirak miresten ditugu.

2. irudia: Fluoritaren kristala.

2. irudia: Fluoritaren kristala.

Lilurapen zahar hori jakin-min zientifiko bihurtu zuten batzuek, eta horrela sortu zen Kristalografia. Horrela, 1611ean Kepler hasi zen aztertzen izotzaren kristalen simetria. Urte batzuk geroago, 1669an, Stenonek Kristalografiaren lehen legea plazaratu zuen, espezie bereko kristalen aurpegi baliokideen konstantetasunaz jabetuta.

Mineralen kanpo forma simetrikoak ikustean, berehala susmatzen dugu barruko osagaietatik eratorri behar dela ordena hori: alegia, osagaiak (atomoak, ioiak zein molekulak) ordenatuta daude espazioan era jakin batzuetan. Hots, Kristalografiak ordena hori aztertzen du, bai solido “naturaletan” (gizakiok parte hartu gabe eratu direnetan), eta bai ekoiztuetan ere.

Barruko ordena hori ikusi ahal izateko, beste aurkikuntza bat egin behar izan zen: alegia, X izpien difrakzioa. Atomoak txiki-txikiak dira argi ikusgaiaren bidez ikusi ahal izateko, eta Max von Laue, aurkikuntzaren egilea, 1912an konturatu zen X izpiak “argi” egokia izan litezkeela ikusi ahal izateko. Halere, ez zekien behaketa hori zelan egin. Bragg aita-semeek (William Henry eta William Lawrence) aurkitu zuten konponbidea, eta horrela hasiera eman zioten Kristalografia aplikatuari. Hots, Braggen legearen bidez (1913), X izpien eta materia ordenatuaren artean dagoen elkarrekintza azter daiteke, eta horrela informazio hori tratatuz materiaren barruko “argazkiak” lor daitezke.

100 urte geroago, Kristalografiaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari gara. Ehun urte hauetan, aurrerakuntza nabariak egin dira arlo zientifiko honetan. Agian, DNAren egiturako helize bikoitzarena da ospetsuena, baina hori aipa daitekeenetatik bat baino ez da. Izan ere, gure bizitza arruntean dauden material solido gehienak (arruntak eta teknologikoak) kristalinoak dira. Kontua da gehienetan ez garela konturatzen, kristalak txiki-txikiak direlako. Halere, kristal batzuk begi-bistan daude: gatza (sodio kloruroa) eta azukrea, esaterako.

Zer esanik ez, ikerkuntzan Kristalografia ezinbesteko arloa da, bai ezagutzen ditugun materialak hobetzeko, eta bai berriak sortzeko ere. Kristalografia erabiltzen dugunok egunero harritzen gara kristalen “barrukoa” deskubritzen dugunean, kristalen barne edertasuna dastatzeko aukera dugularik. Ez al da zorte handia?

3. irudia: Burdina-porfirina katalizatzaile berri baten egitura kristalografikoa. Katalizatzaile hau UPV/EHUko EIDOS ikerketa-taldean garatu da, eta horretarako ikertzaileek hemoglobina bezalako sistema porfiriniko naturaletatik hartu dute inspirazioa. Horri esaten zaio biomimetismoa.

3. irudia: Burdina-porfirina katalizatzaile berri baten egitura kristalografikoa. Katalizatzaile hau UPV/EHUko EIDOS ikerketa-taldean garatu da, eta horretarako ikertzaileek hemoglobina bezalako sistema porfiriniko naturaletatik hartu dute inspirazioa. Horri esaten zaio biomimetismoa.

-oOo-

Gotzone Barandikaren (Kimika Ez-Organikoko Saila, ZTF-FCT) Kristalografia, simetria eta edertasuna artikulua Zientzia Kaiera blogean argitaratu zen 2014eko azaroaren 4an.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Kultura Zientifikoko Katedrari artikulua ZTFNews-en argitaratzeko baimena emateagatik.

0 Responses to “Kristalografia, simetria eta edertasuna”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




UPV/EHU
UPV/EHU
UPV/EHU
Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

julio 2016
L M X J V S D
« Jun   Ago »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 2,510,530 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

A %d blogueros les gusta esto: