Klonazioa modan berriro ere?

Asier Fullaondo

Duela hainbat urte galdu du klonazioaren ikerketak bereziki hedabideetan zuen xarma. Aspaldian desagertu dira klonazio esperimentuak egunkarien orrietatik. Uztailean hogei urte beteko dira Dolly ardia klonatu zenetik. Garai hartan ikertzaile talde askok eta askok klonazio lasterketari ekin zioten, animalia mota guztiak klona zitezkeela frogatzeko. Eta telebista eta egunkarietan nahiko arrunta zen klonazioen inguruko berriren bat aurkitzea.

1. irudia: Dolly ardia, klonatutako lehen ugaztuna. 1996. urtean jaio zen eta hilda gero haren gorpua Eskoziako Errege Museoan dago erakusgai. (Argazkia: Wikipedia / CC BY-SA 2.0).

1. irudia: Dolly ardia, klonatutako lehen ugaztuna. 1996. urtean jaio zen eta hilda gero haren gorpua Eskoziako Errege Museoan dago erakusgai. (Argazkia: Wikipedia / CC BY-SA 2.0).

Lasterketa horretan ia abere guztiak klonatu ziren eta lehenengo klonazio zurrunbiloaren ondoren, ikertzaile taldeek beste itu batzuk ezarri zizkioten klonazioari: desagertutako animalia espezieak bizitzara ekartzea, hau da, klonazio tekniken bidez desagertutako animalia espezieak berpiztea, mamuta berpiztea,… . Klonazio prozesua mugara eraman nahian, ikertzaile talde batek gizakia ere klonatu nahi izan zuen, eta lortu zuela plazaratu zuen. Dena gezurra izan zen ordea.

Behin klonazioak egin zitezkeela frogatu eta metodologia findu eta zehaztuta, klonazioak interesa galdu zuen. Baina, zergatik interes-galera hori? Ba nire ustez, klonazioa tresna bat delako, oso tresna interesgarria bai, baina tresna bat besterik ez. Beraz, klonazioa soilik erabili behar da animalia jakin baten kopiak behar dituzunean, hau da, bereziki baliotsua den animalia baten ale asko nahi dituzunean, eta ale horiek modu naturalean lortu ezin dituzunean. Orduan, noiz betetzen du animalia batek interes maila hori? Noiz bihurtzen da animalia ale jakin bat hain baliotsua, klonatu beharra dagoela erabakitzeko? Nire ustez hiru kasutan gertatu daiteke hau:

Lehenengo kasua, animalia bat genetikoki oso berezia denean, ezaugarri genetiko bereziak dituenean eta ezaugarri horiek gurutzamendu naturalen bidez ezin manten daitezkeenean edo mantentzea zaila denean. Horren adibidea izan liteke Bartzelonako zooan zegoen Copito de Nieve gorila. Animalia hori albinoa zen, ile zuria zuen gorputz osoan eta bera zen Bartzelonako zooko animali ospetsuena. Saiatu ziren Copito de Nieve beste gorila batzuekin gurutzatzen, baina ez zuten inoiz lortu aita bezalako gorila kume albinorik. Horrelako kasu batean, klonazioa aukera bat izan daiteke, oso ezaugarri bitxiak dituen animalia ikoniko bat klonatzeko. Antzeko kasu bat litzateke laborategian sortu eta genetikoki moldaturiko animalia berezi bat. Demagun gai garela laborategian, farmako berri bat sortzen duen animalia bat garatzeko, eta farmako horren ekoizpena handitu nahi dugula. Kasu horretan, aukera bat litzateke animalia jakin hori klonatu eta horrela farmako horren ekoizpena handitzea. Izan ere, ale jakin horren kopiak sortuko genituzke, farmakoa ekoizten duen animaliaren kopiak hain zuzen.

2. irudia: Copito de Nieve gorila albinoa zen.

2. irudia: Copito de Nieve gorila albinoa zen.

Bigarren kasu batean, klonatzeko aukeraz pentsa daiteke, pertsona aberatsen maskoten kasuan. Badira txakurraren edo katuaren klonazioa balio duen dirutza ordaintzeko prest dauden hiritar aberatsak. Izan ere, hainbeste maite duten animalia horrekin bizitzen jarraitu nahi dute.

Animalien kopia zehatz bat egiteko aukera zegoela zabaldu eta frogatu zenean, hiritar aberats batzuek bere maskotak klonatu nahi izan zituzten, nagusiki katuak eta txakurrak. Kasu hauetan dirua ez zen oztopoa. Plazaratu ziren lehen klonazioen artean, katu baten kasua datorkit burura: sortutakoa genetikoki berdina zen, baina oso desberdinak zituen ezaugarri fisikoak eta portaera. Eta honek harridura eragin zuen klonazioa agindu eta ordaindu zuen pertsonarengan, berak aurreko katuaren berdina espero zuelako, ez genetikoki berdina, animalia berdina baizik, jarrera, ohiturak, barreak eta guzti.

Genetikan aritzen garenontzat aldiz desberdintasun horiek ez ziren ustekabekoak izan. Gure izaera, itxura, jarrera eta abar gure gene eta ingurunearen elkarrekintzak finkatzen dituzte eta ez geneak beraiek bakarrik. Gure fenotipoa, genotipo eta inguruaren ondorioak dira. Denok pentsa dezakegu berdinak izango ote ginatekeen jaio ginen baino 20 urte beranduago edo lehenago izan bagina. Gure izaera baldintzatu dituzten hainbat gauza ez ziren gertatuko eta beste batzuk bai; beraz, ez ginateke berdinak izango, gure esperientziak asko baldintzatzen duelako gure izaera eta bestelakoak abar.

Azkenik klonazioaren aukeraz ere pentsatu da desagertu diren animalia-espezieak berpizteko. Honen adibide bat izan daiteke mamuta berpiztea, edo hurbilago dagoen kasu bat Pirinioetako ahuntza berpiztea (Capra pyrenaica pyrenaica). Ahuntzaren kasuan birritan ahalegindu badira ere, ez dute lortu klonatzea, baina lortuko balute ere, sortuko liratekeen klonak genetikoki berdinak lirateke. Naturan horrelako izakiek, genetikoki berdinak izanda, oso aukera gutxi dute espeziea aurrera ateratzeko. Izan ere, aniztasun genetikoa erabat garrantzitsua delako espezieen biziraupenerako. Klonatutako aleek lur eremu kontrolatuetan (animalien erreserbetan) edo zooetan erakusteko besterik ez lukete balioko.

3. irudia: Celia, azken bukardoa. Pirinioetako basahuntz emea zen, 2003. urtean klonatu zuten. Ez zen emaitza onik lortu eta 2014. urtean berriz ahalegindu baziren ere berau klonatzen, ez dute lortu berreskuratzea.

3. irudia: Celia, azken bukardoa. Pirinioetako basahuntz emea zen, 2003. urtean klonatu zuten. Ez zen emaitza onik lortu eta 2014. urtean berriz ahalegindu baziren ere berau klonatzen, ez dute lortu berreskuratzea.

Azken urteotan klonazioaren inguruan jarritako hainbat itxaropen ez dira bete eta klonazioaren gaia nahiko motel zebilen. 2008an gertatu da klonazioarekin harremanetan dauden azken berri deigarri bat, urte horretan, EEBBtako Food and Drug Administration izenekoak (FDAk) onartu zuen klonatutako animaliak gizakiaren elikadurarako erabil daitezkeela. Harrezkero, klonazioaren inguruan ez da berri garrantzitsurik egon, han-hemenka ahaleginen bat, baina ezer ez mundu mailakoa.

Baina, 2015eko abenduan, Txinako eta Hego Koreako ikertzaile talde batek lasaitasun hau apurtu eta, plazaratu zuen, munduko klonazio “fabrika” handiena eraikiko zutela Txinako Taijin hirian. Bai oso ondo idatzi dut, fabrika bat; bertan behien klonazioa industria-prozesu bihurtu nahi dute. Behien klonazioan hasi eta ondoren beste animalia mota batetara zabaltzeko, bereziki, balio handiko animalietara adibidez, lasterketarako zaldiak.

Berri honek aho bete hortz utzi gintuen genetikan aritzen garen unibertsitateko irakasleok, gutako inork ez baitzuen berria ulertzen. Gehiago sakontzeko, egunkari desberdinetan agertzen zena irakurri genuen eta bai Boyalife Genomics enpresaren web orrialdea ere. Informazioa denetan berdina zen, klonaziorako zentro bat egin nahi dute, klonazioa industria-prozesua bihurtu eta urtero 100.000 behi-enbrioi kloniko sortzeko. Txina eta Koreako ikertzaileak ziren enpresa eta ideiaren sortzaileak eta ideia aurrera eramateko 31 milioi dolar erabil beharko dituzte. Enpresaren zuzendariak ekintza honen beharra arrazoitzeko esan zuen “gaur egun, behi haragia oso preziatua da Txinan eta ez dago merkatua asetzeko haragi nahikorik”.

Berria irakurri eta azalpena entzun eta gero berdin jarraitzen dut, zertarako behiak klonatu? Klonatzean ez dira epeak laburtzen; hau da, behiaren haurdunaldiak berdin irauten du, eta behiaren hazkuntza ez da azkartzen eta haragiaren kalitatea ere ez da hobetzen (elikaduraren kalitatearen menpekoa baita). Alegia, klonazioak behi normal bat sortzen du, ez du haragia sortzeko prozesua azkartzen. Gainera, klonazio prozesuak hainbat laborategi urrats eskatzen ditu, eta urratsak garestiak dira eta askotan eraginkortasun txikikoak. Beraz, ez da hobeagoa behiak modu naturalean sortu eta gastu horiek guztiak aurreztu? Norbaitek behi klonatua jateagatik gehiago ordainduko luke?

Egia esan ez zait buruan sartzen haragirako behiak klonatzeko arrazoirik, baina egia da era berean ni ez naizela Txinan bizi, eta ez dudala hango egoera ezagutzen. Izan ere, gauza ziurra da prozesu hau abian jarriko dutenek ez dutela informazio osoa eman. Beraz, baliteke hemendik denbora batera enpresa honetaz berriro ere berri gehiago iristea.

-oOo-

Asier Fullaondo (Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, ZTF-FCT) Klonazioa modan berriro ere? artikulua Zientzia Kaiera blogean argitaratu zen 2016ko maiatzaren 17an.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Kultura Zientifikoko Katedrari artikulua ZTFNews-en argitaratzeko baimena emateagatik.

0 Responses to “Klonazioa modan berriro ere?”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




UPV/EHU
UPV/EHU
UPV/EHU
Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

septiembre 2016
L M X J V S D
« Ago   Oct »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 2,520,818 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

A %d blogueros les gusta esto: