Archivos para 4/10/16

Kimika, kimikoak, kimikariak, kimifobia eta euskara

Gotzone Barandika

Duela urte batzuk, honako hau irakurri nuen plataforma ekologista baten pankarta batean: “Los químicos van a acabar con el planeta”.

Kimikaria naizenez, izugarrizko ikara hartu nuen, nik honela ulertu nuelako: “Kimikariek akabatuko dute lur-planeta”. Argitu behar dut sustoa ez nuela hartu “akabatu” eta “planeta” elkarrekin jartzean sortzen den mezu fatalistaren ondorioz. Ordez, sosegurik ezin nuen hartu pentsatzean geu kimikariok ginela horren errudun. Zorionez, handik gutxira konturatu nintzen mezua hauxe zela: “Produktu kimikoek akabatuko dute lur-planeta”. Orduan lasaitasun pixka bat hartu nuen. Mezuaren fatalismoa antzerakoa zen modu berrian irakurrita ere, baina gutxienez geu kimikariok ez ginen bekatari zuzenak…

Gero eta mezu kimifobiko gehiago ikusten ari gara gure gizartean. “Kimifobia” terminoa ez dago hiztegietan oraindik, baina pentsamolde baten ezaugarria da, adierazten duelako kimikarekin zerikusia duen guztiarekiko gorrotoa. Mezu dikotomikoa da: naturala dena ona da eta kimikoa (sintetikoa) dena, txarra. Oraingo honetan, baina, nire asmoa ez da zentzurik gabeko mezu kimifobikoei aurre egitea. Izan ere, pankartaren pasadizoan agerian geratzen diren hizkuntzen berezitasunak azpimarratu nahi nituen. Hots, ingelesez “chemical products” gabe, “chemicals” terminoa erabiltzen da askotan, eta, horrekin lotuta, batzuek itzulpen zuzena egiten dute gaztelaniara: chemicals=químicos.

1. irudia: “Chemicals” hitzaren esangura “produktu kimikoak” da. (Argazkia: junksscience.com).

1. irudia: “Chemicals” hitzaren esangura “produktu kimikoak” da. (Argazkia: junksscience.com).

Seguir leyendo ‘Kimika, kimikoak, kimikariak, kimifobia eta euskara’


UPV/EHU
ZTF-FCT

Q2006 A2016

facebook facebook

Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

octubre 2016
L M X J V S D
« Sep   Nov »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 2,705,150 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.