Arantxa Bodego
Bizkaiko Golkoaren kokapenak eta formak eta Pirinio mendilerroaren izaerak jatorri bera dute, eta azken berrogei urteetan hau ulertzeko ikerketak egin dira. Biak dira plaka-tektonikaren ondorio, zehazki, Iberiar eta Eurasiar plaken artean gertatutako mugimenduaren ondorio. Duela ehunka milioi urte gertatzen ari den Atlantiar ozeanoaren irekitzeak lurrazal ozeaniko berria sortarazten du gandor erdi-ozeanikoan –ozeanoaren erdian kokatuta dagoen arroka magmatikoz eratutako mendilerroan-. Kretazeoan zehar (145-65 Ma) gandor honen adar bat ekialderantz irekitzen hasi zen -gerora Bizkaiko Golkoa izango dena- lurrazal ozeanikoa Asturiasko kostalde pareraino iristen delarik.
Lurrazal ozeanikoa sortu ez arren, Iberia eta Eurasiaren arteko urruntzeak, bi plaken artean itsaso bat ezartzea ahalbidetu zuen eta rift motako hainbat arro sedimentario sortu zituen Triasiar garaitik (250 Ma) Kretazeo bitartean (65 Ma). Kretazeo amaieran bi plaken hurbiltzeak arro sedimentario hauetan metatutako materialak tolestu, failatu eta itsas mailaren gainetik azaleratuko ditu eta ondorioz Pirinio mendilerroa sortuko da (1. irudia).

1. irudia: Pirinioetako mendiak (Argazkia: Coline Buch / Flickr – CC BY-NC-SA 2.0 lizentziapean).
Seguir leyendo ‘Bizkaiko Golkoa, Pirinioak eta plaka-tektonika’