Javier Duoandikoetxea
Hatz-markek identifikatu egiten gaituzte. Horregatik, hatz-marken bila ibiltzen dira detektibeak delitu bat gertatu den lekuan. Ez da inor harrituko, bada, esaten badugu hatz-marken bilduma erraldoiak daudela polizien artxiboetan.
FBI 1924an hasi zen hatz-markak hartzen. Tintan bustita uzten zuten atzamarrek marka kartoizko fitxetan. FBIk 25 milioi fitxatik gora zituen gordeta 1993an. Ordurako, ordenagailuen erabilera hedatzen hasia zen eta argi zegoen artxibo digitalak izatea onura handikoa izango zela, bai hatz-markak gordetzeko, bai bilaketak egiteko. Hortaz, digitalizazioari ekin zioten.