Posts Tagged 'Javier Duoandikoetxea'

Zein da zure Erdös zenbakia?

Javier Duoandikoetxea

 1. irudia: Erdös zenbakiaren ilustrazioa. Agertzen diren pertsonaiak benetako matematikariak dira, eta 1 edo 2 da haien Erdös zenbakia. (Argazkia: © LeUyen Pham).


1. irudia: Erdös zenbakiaren ilustrazioa. Agertzen diren pertsonaiak benetako matematikariak dira, eta 1 edo 2 da haien Erdös zenbakia. (Argazkia: © LeUyen Pham).

Budapest, 1913: martxoaren 26an mutil bat jaio zen Erdöstarren etxean. Pál izena eman zioten, baina denborak eta munduan zeharreko ibilerek Paul bihurtu zioten izena [1]. Familian poza beharko zuten egunean, ordea, samina zen nagusi, etxeko alaba biak hil baitziren umea jaio aurreko egunetan. Hiru eta bost urteko neskatoak, eskolan hartutako eskarlatinak eraman zituen. Guraso biak irakasle izan arren, amak erabaki zuen hobe zela umeak etxean ikastea, irakasle partikularra hartuta, horrela eskolako arriskuetatik libre egongo zelakoan. Hamar urte bete arte, Paul ez zen hasi eskolan beste umeekin batera.

Seguir leyendo ‘Zein da zure Erdös zenbakia?’

Bikiak zenbaki lehenen familian

Javier Duoandikoetxea

bikiak1-580x418

“Hasieran zenbakia zen eta zenbakia matematika egin zen”. Matematikaren historia baterako aurreneko hitzak izan daitezke hauek. Mende asko joan diren arren eta matematikak garapen eta aldaketa izugarria jaso duen arren, zenbakia da oraindik ere matematikaren oinarrizko tresna. Tresna ez ezik, ofizioz edo afizioz matematikaren inguruan ari direnen artean “jostailu” ere badira zenbakiak, lilura sortzen duten galderak egiteko balio duen jostailua.

Seguir leyendo ‘Bikiak zenbaki lehenen familian’

Pitagorasen teorema kolokan? Bai zera!

Javier Duoandikoetxea

Pitagoras entzun eta teorema etorriko zaio akordura ia mundu guztiari. Hain ezaguna izan arren, Zientzia Kaiera honetan Pitagorasen teorema aipatu behar izan nuenez, Googlera jo nuen euskarazko esteka baten bila. Eman zidan lehen aukera egokia iruditu zitzaidan. Baina, begiak pantailan beherantza eramanda, deigarri egin zitzaidan zerbait ikusi nuen: Pitagorasen teorema gai modura zuen eta ETBk eman behar zuen dokumental baten berri. Bertan sakatu eta irudian ikus dezakezuen horrekin egin nuen topo. Harri eta zur geratu nintzen azpititulua irakurrita: Pitagorasen teorema kolokan!

1. irudia: EITBko ‘Haratago’ saioak 2012an matematika izan zuen hizpide eta Pitagoras matematikari famatuaren teorema kolokan jartzen zituen ikerketak aztertu zituzten.

1. irudia: EITBko ‘Haratago’ saioak 2012an matematika izan zuen hizpide eta Pitagoras matematikari famatuaren teorema kolokan jartzen zituen ikerketak aztertu zituzten.

Harritu eta larritu ninduena ez zen Pitagorasen teorema kolokan egotea, ondo baitakit hori ezinezkoa dela. Harrigarria da kolokan egon daitekeenik pentsatzen duenik egotea. Notizia zaharra zen eta ez dut dokumentala ikusteko aukerarik izan jakiteko zer den bertan gordetzen dena. Irakurtzen jarraitu eta hau ikusi nuen: “Izan ere, 2000 urtez Pitagorasen teorema zibilizazioarekin batera joan da aurrera eta gaur egun, Pitagorasek sortutako espazioa zalantzan jartzen hasi dira adituak. Dokumentalean lurra neurtzen jarriko dira, neurketa tresnarik aurreratuenak erabiliz, Pitagorasen teorema proban jartzeko, eta bere legea betetzen den ala ez egiaztatzeko”. Lehen esaldia agian hobeto ulertzen da gaztelaniazko bertsioan: “Dicho teorema ha ido evolucionando a lo largo de los últimos 2000 años”. Zer demontre da eboluzionatu duena?

Seguir leyendo ‘Pitagorasen teorema kolokan? Bai zera!’


UPV/EHU
ZTF-FCT

Q2006 A2016

facebook facebook

Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

febrero 2017
L M X J V S D
« Ene    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 2,650,722 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.