Josu Jugo
Magnetismoa indar misteriotsu baten iturria izan da historian zehar, ezaguna antzinako greziarrek hari batzuk burdina erakartzen zutela ikus zutenetik. Halere, lehengo erabilpen praktikoa Txinan agertu zen, iparrorratza sortu zutenean XII. mendean.
Magnetismo eta elektrizitatea erabat uztartuta zeudela eta horren oinarri teorikoa askoz geroxeago garatu zen, Hans Christian Ørstedek egindako esperimentuak akuilatuta. Berak erakutsi zuen haril batetik igarotzen zen korronte elektriko batek eremu magnetiko bat sortzen zuela bere inguruan. Geroztik Faraday, Gauss eta, batez ere, Maxwell bezalako hainbat zientzialari ospetsuen lanari esker, eremu elektromagnetikoaren teoria ezarri eta guztiz argitu zen eremu elektriko eta eremu magnetikoaren arteko lotura, bai eta horiekiko lotuta dauden indarrak.

1. irudia: Iman batek sortzen duen eremu magnetikoaren irudia, burdin hautsa erabiliz. Iturria: Wikipedia.
Seguir leyendo ‘Abiadura handia lebitazio magnetikoaren eskutik’