Juan Carlos Iturrondobeitia
Europan izan dugun liztor inbasiorik arrakastatsuenaren protagonistari eskaini diogun artikulu-sortari bukaera emango diogu gaurkoak. Asiatik datorren liztorra edo Vespa velutinaren jatorria eta ezaugarriak ikusi genituen Asiatik datorren liztorra (I) artikuluan. Velutinaren bizi-zikloa eta honen inbasioak eragindako ondorioak aztertu genituen gerora Asiatik datorren liztorra (II) artikuluan. Amaitzeko, inbasioaren aurkako irtenbideak ikusiko ditugu.
Habia-suntsiketak
Asiatik datorren liztorrari aurre egiteko, habia-suntsiketak dira oraindik ere metodorik eraginkorrenak. Hau da bidea Asiako liztorren populazioak murrizteko. Habiaren-suntsiketa lehenbailehen egin behar da azaroaren amaiera arte. Ale guztiak barnean daudela ziurtatzeko, gauez egitea gomendatzen da, epe horretan erabat gelditzen delako liztorren kanpoko jarduera.

1. irudia: Asiatik datorren liztorrak egindako habia. (Argazkia: CODDAC).