Josu Jugo
Sistema fisiko zibernetikoak edo sistema ziberfisikoak gero eta garatuagoak daude eta hainbat arlotan erabiltzen dira. Baina zer ote dira sistema ziberfisikoak edo ziberfisika? Oso ohikoa da ziberespazio delako terminoa, konputagailua bera eta konputagailuen arteko komunikazioa islatzen dituena; bestetik badugu ziborg hitza, zientzia-fikzioarekin lotuagoa. Azken hau, berez sistema ziberfisikoekin harremanetan dago, ziborg hitzaren esanahia bizidun zibernetikoa baita.

1. irudia: Beso bioniko baten erakusketa. (Iturria: DARPA/ Johns Hopkins University APL Laborategia).
Sistema fisiko zibernetikoak edo sistema ziberfisikoak gero eta garatuagoak daude eta hainbat arlotan erabiltzen dira. Baina zer ote dira sistema ziberfisikoak edo ziberfisika? Oso ohikoa da ziberespazio delako terminoa, konputagailua bera eta konputagailuen arteko komunikazioa islatzen dituena; bestetik badugu ziborg hitza, zientzia-fikzioarekin lotuagoa. Azken hau, berez sistema ziberfisikoekin harremanetan dago, ziborg hitzaren esanahia bizidun zibernetikoa baita. Argi dago ziberespazio eta zibernetika hitzek jatorri bera dutela; antzinako grezierazko kybernētēs hitzetik datoz, gobernadore edo pilotu esanahia daukatela; bere erabilera modernoa Ampereri zor diogu eta, batez ere, Wieneri. Azken honek, bere “Cybernetics” izeneko liburuan, bizidun eta makinen arteko komunikazio eta kontrolaren azterketari zibernetika deritzo. Gaur egun, zibernetikak kontrol sistemak ikertzen du eta bai informazioaren berrelikaduraren erabilpena ere. Sistema ziberfisikoak pausu bat haratago doaz, sistema zibernetiko eta sistema fisikoen arteko erlazioa eta komunikazioa landuz. Adibidez, ziberfisikan lortutako aurrerapenek aplikazio esparru zabala dute robotikan.