Smart Cities, hiri adimentsuak

Josu Jugo

Gero eta esparru gehiagotan erabiltzen da smart terminoa: adibidez, smart materials, smart cards eta, gero eta indartsuago, smart cities, hiri adimentsuak. Baina, askotan gertatzen den bezala, hitzak labainkorrak izan daitezke eta ziur asko ez dago hain argi zer esan nahi duen hiri adimentsu delako izen horrek.

smart-city-580x238

Berez, hiri jasangarriarekin lotzen da hiri adimentsuaren ideia. Horren arabera, teknologiak eskaintzen dituen tresnak eta lor daitekeen informazioa erabiltzen dira baliabideak egokiro kudeatzeko edo, hobeto esanda, era jasangarrian kudeatzeko. Horregatik, adibidez, ingurumenari buruzko web-atari batek, Ambientum izenekoak [1], informazio atal bat eskaintzen die hiri adimentsuen berriei. Baina era berean, hiriak erosoagoak bihurtzeko helburuarekin lotzen da deizioa, gizakiak zaintzen dituzten hiriak erdiesteko xedearekin alegia.

Teknologiak eta informazioaren kudeaketa erabiltzearen ideia hainbat arlotan aplika daiteke. Horren adibide argia dira energiaren sorkuntza, garraioa eta kontsumoa. Maila makroskopikoan, sarearen puntu guztietan dagoen kontsumoari buruzko informazioa lor daiteke, eta horri esker,energia-sarea hobeto kudea daiteke hainbat gunetan kontsumitzen ez den energia kontsumo altuko guneetara bideratuz. Eta informazio hori guztia energia sortzen den guneetan erabil daiteke sorkuntza hobeto kudeatzeko. Baina ikus daiteke beste horrenbeste gertatzen dela da maila mikroskopikoan, etxe batean kontsumitzen den energiari erreparatuta. Kontsumo altuko uneak ekiditeko, sistema adimentsuak erabil daitezke; horrela, etxeko gailuak pizteko eta amatatzeko beste gailu bat erabil daitezke, beti ere uneko funtzio garrantzitsuenak bertan behera utzi gabe. Adibide erraz baten bidez, hobeto uler daiteke prozedura. Demagun aire egokitua piztuta dugula eta une batean aspiragailua pizten dugula. Bi kontsumoak ez batzeko, etxeko sistema adimentsuak aire-egokigailua amatatu dezake aspiragailua erabiltzeari uzten diogun arte. Prozedura hori, etxeko kontsumo guztiak aztertuz, erabil daiteke kontratatuta dagoen potentzia jaisteko, eta horrela kostuak murrizteko.

Hirien kasuan, jasangarritasuna eta bizi-kalitatea handi daiteke energiaz gain, besteak beste, ura-hornidura, trafikoa eta argiztapen-sistema era adimentsuan kudeatuz. Adibidez, sentsore egokiak erabiltzea informazioa ondo kudeatuz trafikoa hobetu daiteke, istripuen kopurua jaisteko. Kontzeptu hauek ingurumen-adimenarekin ere lotuta daude, hau da, inguruan dagoen elementuen informazioa erabil daiteke hiritarrei zerbitzuak eskaintzeko edo beren erosotasuna hobetzeko. Eta, egungo aurrerapen tekniko asko bezalaxe, kontu honek harreman zuzena du sentsoreen garapenarekin ere.

Jugo-1

1. Irudia: Etxe adimentsu bateko sentsoreak. Argazkia: Mysciencework.com.

Hiri adimentsuenen ideiak garatzeak ondorio oso onuragarriak izan ditzakeenez, hainbat egitasmo gauzatzen ari dira Europako hainbat hiritan, [4]. Gure inguruan badugu proiektu hauen adibide bat, Vitoria-Gasteiz eta horren “European Green Capital” izendapena, [5]. Hau da, moda modako arloa da eta proiektu ugari daude. Horietako asko, proiektu sinpleak dira eta onurak oso argiak. Adibidez, hirietako argitze-sistemen ordez LED izenekoak jartzea. LED argiak garestiagoak dira baina bere kontsumoa askoz txikiagoa da eta bizitza luzeagokoak izanda, mantenua ere asko merkatzen da. Beste proiektu batzuk, ordea, bitxiagoak dira eta, horren ondorioz, posible da hiri adimentsuen ideia moda batekin lotzea edo marketin mota bat bezala interpretatzea. Baina ideia on bat kasu batzuetan gaizki inplementatzeak ez gaitu engainatu behar, etorkizunean behar-beharrezkoa izango delako hiriak jasangarriagoak bihurtzea.

 2. Irudia: Vitoria-Gasteiz 2012an Europako “Green Capital” izan da. Argazkia: Oscar Gonzalez Saez (CC by-nc-sa).


2. Irudia: Vitoria-Gasteiz 2012an Europako “Green Capital” izan da. Argazkia: Oscar Gonzalez Saez (CC by-nc-sa).

Hau guztia aurrera eramateko, argi dago elektronika eta TIK delako teknologiekin lan egin behar dela. Baina kasu askotan, benetan kudeatzen ari dena informazioa da, eta hori, hainbat sentsore eta beste bide batzuen bidez lortu ostean. Eta informazio kantitate erraldoiaz ari gara. Beraz, hiri adimentsuez hitz egin ahal izateko tresna egokiak garatu behar dira informazio hori guztia tratatzeko, emaitza baliagarria izan dadin. Azkenengo urteetan Big data, hau da, datu handiak, kudeatzeko tresnak garatu dira, arlo teorikoan eta praktikoan; horrela, datu-prozesaketa azkarra ahalbidetu da. Esparru honekin lotuta garatzen ari den teknologia indartzen ari denez, IEEEk, ingeniari elektriko eta elektronikoen nazioarteko erakundeak, atal berezi bat antolatu du bere ikerketa eta garapena aztertzeko eta bultzatzeko [2]. Halaber, the institute-k, IEEE elkarteak berriak zabaltzeko erabiltzen duen tresna, txosten berezia eskaini zion gai honi.

Munduan adibide eta proiektu asko daude, eta horien artean Guadalajara hiria dago. IEEEk Mexikoko “Silicon Valley”a aukeratu du, beste hiri batzuekin batera, martxan jartzeko proiektu bat hiria eraginkorragoa izan dadin etorkizun hurbilean [3].

3. Irudia: Txinako hiri adimentsu baten proposamena. Argazkia: Lapatilla.com (CC by-nc-sa).

3. Irudia: Txinako hiri adimentsu baten proposamena. Argazkia: Lapatilla.com (CC by-nc-sa).

Bestalde, gogoratu behar dugu Internet dela gaur egun informazioa banatzeko sistema ahalguztiduna. Horretarako, garapen bidean dago gauzen Interneta, internet of things edo IoT. Honek badauka bere arriskua. Sistema adimentsu batek inguruko sistemekiko lotura eskatzen du, behar duen informazioa lortzeko. Bestalde baina, lotuta egoteak sabotajeren eta hackerren arriskupean egotea dakar era berean.

Amaitzeko, teknologia berritzaile hauek hiri jasangarriagoak lortzea dute helburu eta horrekin batera, hiritarren bizi-kalitatea handitu edo bermatzea ere. Baina teknologia gehienek bezala, hauek ere badute alde iluna. Hiritarren informazioa erabiltzeak haien pribatutasuna eta askatasun indibiduala kolokan jartzea dakar. Hau da, “Anaia handia”k gero eta botere gehiago eskuratzea ahalbidetzen du.

Erreferentziak:

[1] Ingurugiroari buruzko atari bat, 2014

[2] IEEE Smart Cities, 2014

[3] Guadalajara: Smart City of the Near Future, 2014

[4] Europako hiri adimentsuak, 2014

[5] Vitoria-Gasteiz Green Capital, 2014

-oOo-

Josu Jugo (Elektrizitatea eta Elektronika Saila, ZTF-FCT) Smart Cities, hiri adimentsuak artikulua Zientzia Kaiera blogean argitaratu zen 2014ko irailiaren 2an.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Kultura Zientifikoko Katedrari artikulua ZTFNews-en argitaratzeko baimena emateagatik.

0 Responses to “Smart Cities, hiri adimentsuak”



  1. Dejar un comentario

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s




UPV/EHU
UPV/EHU
UPV/EHU
Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

septiembre 2016
L M X J V S D
« Ago   Oct »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 2,520,968 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Ha ocurrido un error; probablemente el feed está caído. Inténtalo de nuevo más tarde.

A %d blogueros les gusta esto: