Zientzia eta Teknologia Fakultateak Berrikuntza Teknologikoko Enpresa eta Zentroak Aurkezteko IV Jardunaldiak antolatuko ditu, eta hogei erakunde inguruk parte hartuko dute | La Facultad de Ciencia y Tecnología organiza las IV Jornadas de Presentación de Empresas y Centros de Innovación Tecnológica con la participación de una veintena de entidades

Iñaki Madariaga, ITP
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Berrikuntza Teknologikoko Enpresa eta Zentroak Aurkezteko IV Jardunaldiak antolatuko ditu, apirilaren 27 eta 29aren artean. Ekimen horren bidez, fakultateko titulazio guztietako azken mailetako ikasleek aukera izango dute lan mundura hurbiltzeko, eta, baita ere, hogei bat enpresa eta zentro teknologikoek egiten dituzten jarduerak ezagutzeko eta enpresa horiek zer-nolako titulatuak behar dituzten jakiteko.
Jardunaldiak interes orokorreko saio batekin hasiko dira, apirilaren 27an (astelehena). Bertan parte hartuko dute Esther Domínguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoak, Amaia Irazusta Bizkaiko Ikasleen zuzendariak eta Pascual Román Kimika Inorganikoko katedradunak. Ondoren, IK4 eta Tecnalia zentro teknologikoak eta Noviasalcedo eta Iñaki Goenaga fundazioak aurkeztuko dira. Noviasalcedo Fundazioak gazteak laguntzen ditu, lan munduan sar daitezen.