Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Atalak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren finantziazioarekin, Geologiako I. Argazki Lehiaketa antolatu du Euskal Autonomia Erkidegoko eta autonomia erkidego mugakideetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei zuzenduta. DBHko ikasleek bidaltzen dituzten hiru argazki onenek eta Batxilergoko ikasleek bidaltzen dituzten hiru onenek jaso dute saria.
Lehiaketa honen helburua ikasleen artean geologiaren ezagutza sustatzea da, ez bakarrik gertuen dituzten egitura geologikoetan arreta jarri eta oinpean duten lurra hobeto ezagut dezaten, baizik eta gure planeta aztertzen duen diziplina zientifikoa, hots, geologia, ezagut dezaten, tamalez kasu askotan ezezaguna baitzaie.