Azaroak 10etik 16ra Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astea garatu da Euskal Herriko zenbait tokitan. Zazpigarren edizio honetan, Lur Planetaren Nazioarteko Urtearen ospakizunarekin kointzidituz, ardatz nagusia lehengaia izan da (bai natur baliabideak bai gizakiaren gaitasuna, sormena eta ahaleginak).
Zientzia eta Teknologia Fakultateak presentzia garrantzitsua izan du Bilboko Arriaga plazan jarritako karpan. Alde batetik, eskaini diren dibulgazio-hitzaldiak (Kimikak Artean duen paperari, buztin-mineralen erabilerei eta komunikabideetako akats matematikoei buruz) eta papirofl exia lantegia. Bestalde, Kimika, Fisika, atematika, Biologia eta Geologiaren txokoetan erakutsitako gaiak eta saiakuntzak. Eta karpatik kanpo zientziak hiriko kaleak inbaditu ditu ibilaldi zientifi koen eskutik, oinez, bizikletaz eta itsasontziz Bilboko itsasaderretik.
Zalantzarik gabe, ekitaldi honen arrakastaren frogarik onena zientzari kuriositatez beteriko begirada bat ematera karpara gerturatu diren 35.000 lagun ditugu.
—oOo—