Dinosauro erraldoien triangelua Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean | El triángulo de los dinosaurios gigantes en la Facultad de Ciencia y Tecnología en el Campus de Leioa
Conjunto Paleontológico de Teruel-Dinópolis fundazioaren eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Estratigrafia eta Paleontologia Sailaren arteko lankidetzari esker, datorren abenduaren 18an, ostirala, erakusketa zabalduko da UPV/EHUren Leioako Campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Erakusketa horretan, bertaratzen direnek hiru kontinentetan barrena bidaiatu ahal izango dute dinosauroen garaian.
Erakusketa Dinópoliseko paleontologoek prestatu dute, FECYTen finantziazioarekin. Beraren bidez, batetik, geologoek arroka sedimentarioetan eta hauetako fosiletan irakur ditzaketen istorio liluragarriak eskola ingurunera eta gizartera hurbildu nahi dira eta, bestetik, Unibertsitatea eta, bereziki, Leioako Campusa jendearengana oro har gerturatu.