EAEko Batxilergoko 50 bat ikaslek parte hartu dute frogan | Unos 50 alumnos de Bachillerato de la CAV ha participado en la prueba.
Ostiralean, urtarrilak 15, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Matematikako 46. Olinpiadaren lehenengo fasea, eskualde mailakoa ospatu zen. Matematikako Olinpiada Espainiako Matematika Elkarteak antolatzen du, UPV/EHUko Matematikako irakasleen laguntzaz. Olinpiadako lehen fase honetan 2009-10 ikasturtean Batxilergoan matrikulaturik dauden Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle guztiek parte har dezakete.
-
Fase honetan lehiatzaileek hiru problema ebatzi behar izan zituzten goizean eta beste hiru arratsaldean. Saio bakoitzean hiru ordu izan zituzten hiru problemak ebazteko, eta idazteko eta marrazteko tresnak baino ezin ziren erabili, hau da, kalkulagailuak, liburuak, taulak eta bestelako dokumentuak debekatuta daude. Lehen postua lortu zuenak 380 euro jasoko ditu sari, bigarrenak 285 eta hirugarrenak 220. Gainera, hiru irabazleok bigarren fasera (estatu mailakora) igaroko dira. Valladoliden izango da, martxoaren 25tik 28ra bitartean. Bigarren fase horretan lehenengo sei sailkatuei urrezko domina eta 750na euro emango dizkiete, eta gainera nazioarteko talde olinpikora pasatuko dira, Nazioarteko 51. Matematikako Olinpiadan lehiatzeko, uztailean Kazajstan-en. Seguir leyendo ‘MATEMATIKAKO 46. OLINPIADAREN ESKUALDE MAILAKO FASEA | FASE AUTONÓMICA DE LA 46 OLIMPIADA MATEMÁTICA’